domingo, 4 de diciembre de 2016

Gauzen Interneta medikuntzan



Gauzen Interneta medikuntzan (IoMT) deritzo osasun gailu eta aplikazioen konexioak osasun zerbitzuaren sistemarekin ordenagailu sareen bitartez konektatzen direnean. Gailu hauek Wi-Fi konexioa daukate beraz gailu batetik bestera informazioa partekatzeko ahalmena daukate, horretarako Amazon Web Services bezalako plataformak erabiltzen dira.
Honen adibide izango litzateke gaixoaren urruneko monitorizazioa, non medikazioaren jarraipena egin dezakete, gaixoaren lokalizazioa jakin eta konstante bitalak ere. Gaixoak gainean eraman dezakeen gailu hauen bidez medikuak edo zaintzaileak ez du gaixoa dagoen lekura joan behar nola dagoen jakiteko eta joan behar izatekotan kokaleku zehatza izango du bere eskura.
Gailu hauek ere gaixoak bere etxeetatik monitorizatzeko erabilgarriak dira, horrela ez da behar gaixoak hospital edo mediku etxeraino joatea. Medikuak gailuaren bitartez gaixoaren egoera jakin dezake, honi Telemedicine ere deritzo.


Medikuak gaixoa zaintzeko lana errazteaz aparte hospitale edo zentru baten funtzionamendua ere erraztu dezake, hala nola stock-ean dauden medikamentu eta materialaren kantitate zehatzak jakinez.
Badaude ere teknologia honen inplatazioaren kontrakoak direnak. Lehenik eta behin medikuak edo erizainak informazioarekin saturatzearen beldur direnak daude. Hau da, informazio gehiegi jasotzen badute eta paziente asko momentuoro monitorizatu behar badute ez dira bere oinarrizko lanean zentratuko, hain zuzen ere, sendatzea. Beste arazoetako bat segurtasuna hobetzea izango litzateke, pazienteen informazio guztia hodeian egongo baizen eta hackeatzekotan pertsona askok haien pribazitatea galduko baizuten.

Iturriak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario