viernes, 16 de diciembre de 2016

Krimena iragartzeko adimen artifiziala



Hitachi teknologia enpresa japoniarra fikzioa errealitate bihurtzen saiatzen ari da, krimena gertatu aurretik iragartzen duen teknologia berri bat garatuz. Hitachik sortutako sistema hau “machine learning” edo “ikaskuntza automatikoan” oinarritzen da; hau da, sistema milaka datu eta probaz hornitzean. Proba horiekin, teknologia berri honek patroiak garatuko ditu. Sistemak klima, eskola edo metroko sarrerak, larrialdi deiak edota sare sozialak bezalako datuak jaso eta barneratuko ditu, hurrengo krimena noiz eta non gertatuko den aurreikusteko. 

Poliziaren lanari laguntzea da helburua, baina operazio hauetan pertsonen lana ez da erabilia izango, makinek burutuko dituzte kalkuluak eta aurreikuspenak, eta gero poliziari abisatuko zaio, krimena ekiditu ahal izateko gertatu baino lehen. 

Teknologia berri hau “Hitachi Visualization Predective Crime Analytics” (PCA) deitzen da, eta gehienbat atentzioa deitzen du sare sozialetan egin dezakeen arakatzeagatik. Twitterren, adibidez, oso sakonki arakatzeko tresna izango da, eta aurrerapen handia da honakoa teknologiarentzat, pertsonen lenguaia naturala ulertzeko gauza izango baita. Gainera, oso bisuala izango da. Krimenak gauzatuko diren mapa erakusten di, eta ikono bitartez seinalatuko du non aurki daitezkeen pistolak eta bestelako gailu batzuk. Hortaz aparte, 200 metroko erradioak markatuko ditu, eta ehunekotan arriskua nolakoa den adieraziko du. 

Teknologia hau laster erabiltzen hasiko da hiri handi batzuetan, poliziaren praktika ohikoekin kontrajarriz, egunerokotasunera ohitzen joateko. Hitachik dioenez, proba honen emaitzak publikoak egingo dira. Sistema hau poliziaren dronekin koordinatuko da, hirien segurtasuna gehiago bermatzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario