viernes, 2 de diciembre de 2016

Gauzen Interneta: Apple-en "casa" aplikazioa

Zer da, Gauzen Interneta?

Gauzen interneta egunerokotasuneko objektuez osatutako konektibitate digitaleko sare batean oinarritzen da. Honek esan nahi du, ohiko tresnei konektibitatea edo interneta gehitzea, haren oinarrizko eginkizuna hobetu ahal izateko eta aldi berean bezero edo kontsumitzaileari erraztasun gehiago emateko. Lehen adibide honetarako, 2016an, iPhone berriarekin eta iOS 10-ekin batera irtendako aplikazio berritzaile batez hitz egingo dugu:

Apple-en "casa" aplikazioa

Resultado de imagen de aplicacion casa iphoneAzken urteetan sortu diren teknologia guztiek egunerokotasuneko gauzak errazteko balio izan dute, eta honen harira Apple teknologia enpresak, bere azken aktualizazioarekin (iOS 10) batera, norbere etxeko elementuak kontrolatzeko aukera eman digu. 2016an sartutako aplikazio berritzaile honek, iPad, iPhone, iWatch, edo Apple TV baten bidez lekutik mugitu gabe ekintza ezberdinak burutzea ahalbideratzen du. 2014tik ari da enpresa hau honelako aplikazio bat merkatura atera nahian, eta iPhone berriaren eta software berriaren kaleratzearekin batera lortu dute azkenean nahi hori.

Aplikazio honek ezaugarriak gelaka taldekatzen ditu, etxearen jabeari hauen moldatzea errazagoa egiteko. Siri, Apple-ren robotaren bidez ere moldatu ahal izango dira ezaugarri hauek behin aplikazioa egituratuta izanez gero, komandoez baliatuz. Gainera, "3D Touch" teknologiarekin aldaketa espezifikoak egiteko aukera egongo da, adibidez, argiak tonu ezberdinetara erregulatzea edota baita termostatoa ere.

Aplikazioak ematen dituen zerbitzuak

Aplikazio honek etxeko hainbat eremutan eragitea ahalbideratzen du. Hauek dira egin ahal duenaren adibide batzuk: Argiak piztu, itzali eta erregulatzen ditu; ateak zabaldu eta ixten ditu; termostatoa erregulatzen du; persianak ugazabaren gustura moldatzen ditu; segurtasunaz arduratzen da beste hainbat, besteak beste.

Guzti hau soilik Apple gailuak erabilita lortu ahal da, eta teknologia honek soilik jabeari egingo dio jaramon. Ahots bidez, adibidez, komando batzuk erabiliz gailuek etxea momentu ezberdinetara egokitzeko aukera ematen du aplikazioak. Komando horietako batzuk, "Enciende las luces del piso de arriba", "Activa el ambiente de ir a dormir" edota "Pon el aire acondicionado a 21 grados" izan daitezke, besteak beste.

Etxera noiz iristen den, noiz joaten den, eta giro ezberdinak nolakoak izatea nahi duen jakingo du aplikazioak, eta horren arabera funtzio bat edo bestea beteko du. Giro horiek norberaren nahien arabera moldatzeko aukera emango du aplikazioak.

Beraz, gaur egun ia guztiak bezala, gure etxeak ere interneteko konexioa izateko aukera izango du eta konexio hori gizakiari laguntza bat emateko izango da.

Informazio gehiago:
ItuItu

No hay comentarios:

Publicar un comentario