martes, 6 de diciembre de 2016

Txakurrentzako “Wearable”-ak



Internet-a ez da soilik eboluzionatu pertsonen bizitza errazago egiteko,azken denboraldi honetan txakurrengana ailegatu da ere.
Azken hilabete hauetan, txakurrentzako aplikazio bat martxan jarri da “Fitbark” izenekoa.   “Fitbark” izeneko gailu honek txakurrek egiten dituzten jarduerak monitorizatu egiten ditu. Gailu hau txakurren lepokoan ipintzen da, animaliaren aktibitatea, loguraren kalitatea eta bere portaeraren detaileak eskaintzen ditu.
Mugikorraren bidez kontrolatzen den aplikazio honek zenbait abantaila ditu gure maskotentzako: 
-          Txakurraren osasuna kontrolatzeaz gain, albaitarien fakturak deskargatu ditzakezu eta txakurraren bizitza esperantza handitzen du. 
-          Gure maskotaren imperaktibitatea, portaera txarrak, bihurriak eta pertsonen atentzioa bilatzen dituztenak murrizten ditu.
-          Txakurra eta bere jabearen arteko harremana sendotzen laguntzen du, erlazio sendoa eta fidakorra lortzen.
Aplikazio honek onura asko ekartzen ditu txakurrentzako. Haien osasuna eta portaera hobetzeko eta kontrolatzeko aukera izateaz aparte, animaliarentzako eta bere jabearentzako kirol ariketen proposamenak eskaintzen ditu eta beste txakurrak eta haien jabeak ezagutu ditzakezu mugikorreko aplikazioaren laguntzaz.
Informazio gehiago izateko aukera duzu “Fitbark” gailuaren web orrialdean eta sare sozialen bidez.


Web orrialdea:  https://www.fitbark.com/

Iturria:
https://www.fitbark.com/


No hay comentarios:

Publicar un comentario