viernes, 9 de diciembre de 2016

"Hello Barbie", munduko lehen panpina interaktiboa


Mundu guztiko panpin ezagunenak aurrerapausu handi bat eman du azken urteetan bere "Hello Barbie" jostailu berriarekin. WiFi konexioa eta ahotsa ezagutzen duen teknologia baliatuz, Barbiek haurrekin hitz egiteko eta interaktuatzeko aukera izango dute. Teknologia honek aplikzio baten bidez funtzionatzen du, hau ere "Hello Barbie" deiturikoa. Guraso, tutore, edo umeak berak telefonoa izanez gero deskargatu dezakeen aplikazioa da. Honen bidez, Barbie panpina konfiguratu eta zure gustura moldatu daiteke.  

Hello Barbie panpina berria honako elementu hauez osatuta dago: Mikrofonoa eta hiru LED argiz osatutako lepokoa; Piztu eta itzaltzeko, eta baita, ahotsa ezagutzen duen teknologia aktibatzeko balio duen gerrikoa; eta betidanik ezagunak izan diren Barbieren itxura eta estilo modernoa. Produktuak hiru azal-kolore izango ditu aukeran, eta kargagailu batekin etorriko da. Esan bezala, WiFi konexioa beharko du jabearekin interaktuatzeko, eta gurasoen erabateko konsentimendua jaso behar du panpinak etxera eraman ahal izateko.

Kritiken biktima

Panpin honek kritika asko jasan ditu merkatura irten zenetik. Umeen eta nagusien elkarrizketak grabatu eta gordetzen zituela azpimarratu zuten hainbat kontsumitzailek. Hori kontutan hartuta, Barbie enpresak, bere "Hello Barbie" produktuaren iragarkietan berebiziko garrantzia eman dio bezeroaren pribatutasunari. Bere kanpaina guztietan bezeroen arretarako telefonoak eta kontakturako bideak jarri ditu, kontsumitzailearen arazoak eta kezkak konpondu ahal izateko. 

Informazio gehiago: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario