miércoles, 7 de diciembre de 2016

Gauzen Interneta: Botoi “inteligenteak”

Beti pentsatu izan dugu oso erosoa izango litzatekeela etxeko edozein produktu bukatzerakoan, botoi bati eman eta automatikoki behar dugun hori etxeko atean egotea, ezta? Duela urte batzuk alfer gehienontzat amets bat zen hori “Amazon”-ek egi bihurtu du. Aurrerapen handi bat suposatu du honek kontsumoaren eta internet bidezko erosketen sektorean.

Botoi hauek, internet bidez egiten dute produktuaren eskaria eta horretarako mugikorrari eta wifi sareari konektatuta egon behar dira. Hau da, erosi bezain laster, Amazon-ek eskaintzen duen mugikorreko aplikazio baten bidez botoiak konfiguratu behar dira. Marka berdin batek botoi horrekin erosi daitezkeen hainbat produktu ezberdin eskaintzen ditu eta beraz, aplikazioaren bidez erosi nahi dugun hori aukeratu behar dugu. Aurrerantzean beste produktu bat bada erosi nahi duguna, aplikazioaren bitartez, berriro ere, gure aukera aldatu dezakegu.
Kontu korronte pertsonalera binkulatu eta botoia sakatzerakoan automatikoki eskaria Amazon-era bidaltzen da eta aplikazioak eskariaren inguruan berri ematen digu. Enkarguak 24 ordutan etxera heltzen dira, beraz, oinarrizko eta ezinbestekoak diren gauzak beti etxean edukitzeko asmakizun oso praktikoa da.
 Oso erosoa da baita ere, botoia etxeko edozein lekutan jarri dezakegulako berarekin dakarren kola bati esker. Honek esan nahi du, agian arropa garbitzen ari garela, xaboirik ez daukagula konturatzean, erosketen zerrendan idatzi beharrean, garbigailuan bertan itsatsita daukagun botoiari sakatu besterik ez dugula egin behar.



Amazon enpresak Estatu Btuetan atera zuen hasiera batean erosteko teknika berri hau, baina bertan izandako erantzuna ikusita, aurten, 2016ko azaroan, Espainan merkaturatu izan da. Proiektu honetara 23 marka gehitu dira eta beraz guk botoi hauek izanda, marka horietako edozein produktu eskuratu dezakegu eta azpimarratu behar dugu etxeko arlo eta aspektu ezberdinetakoak direla. Garbitzeko produktuetatik, edozein motatako elikagaien markak dira aurrerapen honetara gehitu direnak. Hurrengo hauek dire haietako hainbat marka ezagun: CocaCola, Scottex, Brita, Garnier, Gillette, Dodot… .

Lehen esan bezala, aurrerapen handi bat da produktu hau internet bidezko erosketen sektorearean erosotasun zein arintasun maila bat gehiago gehitzen baitio egunerokotasuneko bizitzari.


Iturriak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario