lunes, 19 de diciembre de 2016


Gauzen interneta: Beldurra, zalantza eta kezka

Orain arte interneta gizakion artean komunikatzeko sare bat izan da. Baina orain interneta, gauzak beraien artean konektatzeko gai da. Adibidez, Estatu Batuetako gaseosa makinek ez dute pertsona baten beharra. Produktu bat falta bada, makinak berak abisatzen dio distribuzioaz arduratzen den kamioiari, zein produktu falta den eta zenbat behar den.

Gauzak beraien artean konektatzearen arrazoia, gauzek dituzten sentsoreak dira. Sentsore horien abantaila garrantzitsuena, inguratuta dauden munduaz informaziorik ez dutela da. Hau da, beraien ekosistema zein den pertsonek sartuko dien informazioaren araberakoa izango dela. Munduak aldaketa garrantzitsu handia izango du eta gaseosa makinak, botilak falta direla konturatzean, berak bakarrik emango dio arazoaren berri beste makina bati.

Imajinatu zure kamiseta zuri gustukoena arrosa bihurtu dela garbigailuan. Ez zinateke garbigailuari kamiseta hori zerekin garbitu behar den esaten dion sentsore baten alde egongo?Beste alde batetik, garbigailuak zein arropa txikitu daitezkeen jakingo du eta horren arabera arituko da. Laburbiltzeko, gauzen internetaren helburua gizakion bizitza hobetzea eta erraztea da.

Hala ere, garai berri honen inguruan hainbat pentsamendu desberdin daude. Badago pentsamendu kritikoa, berrikuntza honek luzera gizakiaren bizitza txarrerantz eramango duela diona. Eta hobekuntza hau defendatzen duen pentsamendua. Kritika entzunena sentsore horiek seinale txarrak jasotzen hasten direnean zer gertatuko den da. Hau da, zer gertatuko da konektatuta dauden 3 makinetako baten sentsorea gaizki doanean?Badago arriskurik teknologiaren hainbeste menpekotasunaren aurrean?Teknologia gizakiari aurreratuko zaio?Eta non geratuko da gizadia?

Galdera hauek oraindik ez dute erantzunik. Hala ere, teknologiaren aurreraketek, etenik ez dutela dirudi eta denak aurrerantz jarraituko duela orain arte gertatu den moduan. Termino hau oraindik berria denez, guztiz beharrezkoa izango litzateke informazioaren erabilera ona. Hau da, gauzen interneta oraindik esparru ezezaguna da eta jende arruntak ez du informaziorik. Jendea, berrikuntza honekin adiskidetzen eta hau barneratzen joateko, hasierako informazio iturriak fidagarriak izatea ezinbestekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario