lunes, 12 de diciembre de 2016

HAPIfork: sardexka inteligenteak

Ikusi dugu jada interneta, elikagaien eta osasun munduan ere murgildu dela baina gaur azaltzen duguna beste pausu bat da. Sardexka inteligenteak heldu dira eta haien bitartez, gure elikatzeko ohituren jarraipen bat lortzen dugu, jaten duguna eta elikagaiak irensteko habiadura kontrolatzen baitute.

“HAPIfork” izena duen asmakizun hau mugikorreko aplikazio eta baita onlineko interfaz baten bidez kontrolatzen da. Jaten ari garen bitartean, bluetooth bitartez mugikorrera konektatuta dago eta abiadura handian jaten ari bagara, aplikazioak eta baita sardexkak berak bibrazio bidez hortaz ohartarazten digu. Ondoren gure elikadura ohiturak zehaztasunez jarraitzeko, ordenagailuan begiratu dezakegu aurrera eramaten ari garen prosezuaren eboluzioa. Gainera, mugikorreko aplikazioak, dieta lagungarriak eta produktua erabiltzen duten beste pertsonekin kontaktatzeko erraztasunak ematen ditu. Horrez  gain, eramangarria eta garbitzeko oso erosoa da, beraz, kanpoan bazkaltzen dugunean ere erabili dezakegu.





Produktu hau 2013an merkaturatu zen eta abantaila asko ekarri ditu elikadura, osasun eta jateko ohituren arloan. Milaka pertsonek lortu dute jada argaltzea eta haien pisua kontrolatzea asmakizun honi esker. Horretan espezializatzen baita “HAPI” enpresa. Sardexka honetaz gain, osasunarekin erlazionatutako beste hainbat produktu kaleratu ditu. Haien artean, “HAPIwhatch” (logura eta estresa kontrolatzen duen erlojua) eta “HAPItrack” (heziketa fisikoa egiteko entrenadore pertsonala).




Iturriak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario