miércoles, 7 de diciembre de 2016


Zer gertatuko zen mundu guztiko gauzak internet bidez konektatuta egongo balira?

 
 

Munduan existitzen diren gauza guztiei interneta jarriko bagenie, mundu osoa, hau da, animaliak, pertsonak, ingurunea, airea, atomoak, objetuak…guztiz aldatuko lirateke. Gizarteak guztiz desberdina izaten bukatuko zuen eta mundua inteligentea bihurtuko zen.

Imajinatu objektu bat desagertu dela, bai norbaitek hartu duelako edo beste gabe galdu delako. Objektu horren desagerpena ez zen arazoa izango, non dagoen erraz jakingo genuelako. Interneta gauza guztietan egongo bazen, dena identifikatuta egongo zen(objektu guztiak internetera konektatuta egotea).  Adibidez, etxeko hozkailua identifikatuta egongo balitz, esnea guztiz agortu baino lehen abisu bat jasoko genuke. Berdina gertatuko litzateke epea bete duten produktuekin.
 
Interneta duten gauzen abantailarik handiena, gure inguruan dauden objektuak beraien artean konektatuta daudenez, beraien egoera edo beharrak edonondik jakin ditzakegula(bulegotik, hegazkinetik…).

Egia da interneta duten gauzak oraindik oso gutxi direla, baina, etorkizunean dena elkarren artean konektatuta egongo denaren ebidentziak badaude. Hitz hau ez da berria, 1999an sortu zuen Auto-ID Center del Massachusetts Institute of Technologyk (MIT) eta ez zen harritzekoa izango hemendik aurrera gero eta gehiago entzutea. Aditu askok, 2014a interneta duten gauzen aireratze-urtea izango zela esan zuten, eta gaur, hainbat produktu bitxi kaleratu direla ikusi dezakegu. Beraz, adi egon, edozein momentutan wifidun zapatak eskura izan ditzakezulako!
 


 

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario